XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BOSGARREN IRUDIA. Mikela eta ManuMIKELA: Au ijitozko pesta jarri zaigu bada oraiñ Manu.
MANU:
MIKELA: Orla da zerbait.
Oraingo sendakiñ abek, izen asko asmatzen dituzte, bañan iñor ez iltzeko sendakairik eziñ asmatu dute.
Gure denboran odolarena izaten zan gaitz guztiya, bañan oraiñ....
MANU: Orain jendia jakintsuagua da.
MIKELA: Orain berriketa asko eta utsa.
MANU: Gure denboran odola ateriarekin sendatzen zan gustiya, bañan oraiñ, ez dute tantorik ere atera nai, illar alien gisako gauza batzuek dira guztirako.
MIKELA: Ondo goguan daukat, egun batez gure osaba Juan Pello oyeratuzala gaisoturik, eta nola atera ziyoten katillu erdi bat odol.
MANU: ¿Sendatu al zan?
MIKELA: Bai zera, ill egiñ zan.
MANU: Oraiñ ez ateriarekiñ, beste ainbeste gertatzen da.
MIKELA: Barrengo gauz oyec illumpekuak dira.